XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gutxienezko kalitatea izan beharko du grabazioak (ahotsak garbi entzun eta ulertzeko moduan)

11. - Aipatutako izengoiti berberori eta parte hartzen den kategoria (A, B, DEZ edo DGZ) beste ezer ez da azalduko kasetean, bi lekutan idatzita (kasetea berari itsatsita eta kutxaren bizkarrean).

12. - Kasete horrekin batera gutunazal itxi bat bidali behar da.

Gutunazal horrek kanpoko aldean eta ageri-agerian hauxe bakarrik behar du idatzita:

- Izengoitia

- Eredua eta zikloa: A (Bakarrik Goi Zikloa izan daiteke)

B (Bakarrik Goi Zikloa izan daiteke)

DEZ (D ereduko Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. maila eta OHOko 5.a)

DGZ (D ereduko Goi Zikloa)

Barruan, berriz, beste honako datuok:

- Kanpoko aldean idatzitako gauza berbera (izengoitia, eredua eta zikloa)
- Ikasgela Lehen Hezkuntza edo OHOko zein mailatakoa den
- Irakaslearen izen-abizenak
- Grabazioan entzuten diren ikasleen izen-abizenak, bakoitzari dagokion zenbakiaren ondoan.
- Ikasgela osoaren zerrenda.
- Ikastetxearen izena, helbidea eta telefonoa.

Kasetea eta gutunazal itxia sobre handiago baten barruan bidaliko dira.

Deialdi honen 8. atalean zehazten da nora eta noizko.

13. - Sariak era honetakoak izango dira:

- Zortzi ikasgela hoberenentzat (kategoria bakoitzeko bina gela, normalean) Ipar Euskal Herrirako bidaia, 3-4 eguneko zubialdiren batean.

- Bidaia horretara ikasgela osoak joango dira, ez bakarrik grabazioan entzuten diren ikasleak.

14. - Multzoren batean talderik aurkezten ez bada edo aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxienezko mailarik ez balute, kasuan kasuko saria eman gabe utzi ahal izango da.

Multzo batean eman gabe utzitako saria beste multzo batean eman ahal izango da, hartarako merezimendurik duenik balego.

15. - Saria irabazi duten ikasgeletako hoberenekin kasete bat argitaratuko da, ahalik eta zabalkunde handiena emanez eta ikastetxeetara eredu gisa bidaliz.

Kasete honen esplotazio eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartzen ditu bere gain edozein lege eraginen aurrean.

16. - Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak beharrezko neurriak hartuko ditu deialdi hau mamitzeko.

17. - Batzordeak laguntza deialdiaren ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntza Sailburuordeari eta honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian l994ko ekainaren 30a baino lehen argitaratuko den Ebazpenaren bidez, dagokion erabakia hartuko du.